XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Semaforo harroskoa

Egun batez, auzoko kalean semaforo bat agertu zen.

Ez zen jakin nork jarri zuen.

Oso beharrezkoa zen eta inork ez zuen ezer galdetu.

Auzoan denak pozik zeuden.

Semaforoari esker, haurrek lasai pasatzen zuten kalea eskolara joateko.

Gurasoak ez ziren hainbeste kezkatzen.

Eta aitonek ere, semaforoari esker, astiroago gurutzatzen zuten kalea.